2011/12/31

Urtarrileko zerua

Hubblesite taldearen bideoa urtarrilean izango dugun zeruari buruz.  Ipar hemisferioan.
Fernando Beltránek egindako azpitituluekin  canal de youtube La Costa de las Estrellas -arentzat.
 


Baita ere Agrupación Astronómica de Huesca-k egindako bideoarekin osatuko dugu informazioa.

2011/12/23

Zorionak eta urte berri on

Hemen jartzen dizuet bideo bat Newtonen legeak hobeto ulertzeko.

Ondo pasa oporrak


2011/12/21

Gaur hiru kosmonautak ISSruntz abiatu dira


Abenduaren 23an ISSra iritsiko dira.


Hemen doa jaurtiketaren bideoa :



2011/12/19

Soyuz TMA 03 M ISSruntz

 
Azaroaren 16an Soyuz TMA 22 ISSra iritsi zen hiru 

kosmonautekin. Orain , abenduaren 20an, beste hiru 

kosmonauta joango dira (Kononenko, Kuipers y Pettit) 

SOYUZ TMA 03 Man. Errusiarra, Holandarra eta 

Estatubatuarra dira.



2011/12/14

Dinamikako azterketa eredua. 
 Osa ezazue azterketa eta erantzunak docs-en bidez konpartitu eta publikatu zure blogean. Zalantzak baldin badaude komunikatu.

DBHko 4. Maila Dinamika D


Azterketaren ariketak ebatzita ikusi nahi baldin badituzu.





2011/12/12

Aldaketa klimatikoa ? - Escépticos- Azkenengo kap.

Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en hamabigarren kapitulua.
Gaia : Aldaketa klimatikoa ?
Zer da aldaketa klimatikoa ? Zein dira A.K.-ren gertaera nabarmenak ? Zer da klimatologia ? Zein informazio eskeintzen digu poloetako izotzak ? Zein da Greenpeace-n helburua ? Energia berriztagarriak kontaminatzen al dute ? Zein energia berriztagarriak izango ditugu etorkizunean ? Zer dago gure eskuetan egiteko A.K.-a arintzeko ? 
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.



2011/12/08

Mitoetatik Arrazoietara

Mitoetatik Arrazoietara  Hablando de Ciencia blogaren lehenengo dokumentala da. Blog honen sortzailea  Rubén Lijó da (@rubenlijo, director de HdC)  Documental honetan aurkezle, zuzendari, gidoiegile, editore 
eta ekoizle bezala aritzen da. 
Goza ezazue.
Abenduko zerua

Hubblesite taldearen bideoa abenduan izango dugun zeruari buruz.  Ipar hemisferioan.
Fernando Beltránek egindako azpitituluekin  canal de youtube La Costa de las Estrellas -arentzat.
Gauean ikus ditzakegun  planeten inguruan mintzo da :  Venus eta Jupiter (honek ia gau osoan). Eta konstelazioei buruz Perseo eta Cassiopea. Goizeko Planetak : Saturno eta Marte.
Gertaerak, Gemínidas-en euria gauerdian ( 13tik  14ra bitartean)  eta Ilargi eklipsea abenduaren 10ean, baina Europatik ezin izango dugu ikusi.




Baita ere Agrupación Astronómica de Huesca-k egindako bideoarekin osatuko dugu informazioa. 
Hilabete honetarako Aries konstelazioa aukeratu dute.
Hilabete honen bukaeran beste Soyuz kapsula (hiru astronautekin) bidaliko dute ISS-ra.









2011/12/07

Jaungoikoaren semeak ? - Escepticos

Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en hamaikagarren kapitulua.
Gaia : Jaungoikoaren semeak ?
Nola sortu zen Unibertsoa ? Eta nork sortu zuen ? Zientzia eta fedea bikote perfektua ? Beharrezkoa al da hezkuntza erlijiosoa ? Aitasantuak Afrikan "preserbatiboa"-ren erabilera ezeztatzea egokia al da ? Emakumearen presentzia erlijio munduan baztertua izan al da ?
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.

2011/12/06

Kepler-22 b, planeta berria ?

Gaur informazio iturri askok Kepler misioak planeta berri bat aurkitu duela komunikatu dute.
Gizakiok bizitzeko leku apropos bat izan daitekeela diote. Horrelako eta bestelako akats batzuk zuzentzeko merezi du Daniel Marin-en txokoan sartzea.