2011/12/31

Urtarrileko zerua

Hubblesite taldearen bideoa urtarrilean izango dugun zeruari buruz.  Ipar hemisferioan.
Fernando Beltránek egindako azpitituluekin  canal de youtube La Costa de las Estrellas -arentzat.
 


Baita ere Agrupación Astronómica de Huesca-k egindako bideoarekin osatuko dugu informazioa.

2011/12/23

Zorionak eta urte berri on

Hemen jartzen dizuet bideo bat Newtonen legeak hobeto ulertzeko.

Ondo pasa oporrak


2011/12/21

Gaur hiru kosmonautak ISSruntz abiatu dira


Abenduaren 23an ISSra iritsiko dira.


Hemen doa jaurtiketaren bideoa :



2011/12/19

Soyuz TMA 03 M ISSruntz

 
Azaroaren 16an Soyuz TMA 22 ISSra iritsi zen hiru 

kosmonautekin. Orain , abenduaren 20an, beste hiru 

kosmonauta joango dira (Kononenko, Kuipers y Pettit) 

SOYUZ TMA 03 Man. Errusiarra, Holandarra eta 

Estatubatuarra dira.



2011/12/14

Dinamikako azterketa eredua. 
 Osa ezazue azterketa eta erantzunak docs-en bidez konpartitu eta publikatu zure blogean. Zalantzak baldin badaude komunikatu.

DBHko 4. Maila Dinamika D


Azterketaren ariketak ebatzita ikusi nahi baldin badituzu.





2011/12/12

Aldaketa klimatikoa ? - Escépticos- Azkenengo kap.

Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en hamabigarren kapitulua.
Gaia : Aldaketa klimatikoa ?
Zer da aldaketa klimatikoa ? Zein dira A.K.-ren gertaera nabarmenak ? Zer da klimatologia ? Zein informazio eskeintzen digu poloetako izotzak ? Zein da Greenpeace-n helburua ? Energia berriztagarriak kontaminatzen al dute ? Zein energia berriztagarriak izango ditugu etorkizunean ? Zer dago gure eskuetan egiteko A.K.-a arintzeko ? 
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.



2011/12/08

Mitoetatik Arrazoietara

Mitoetatik Arrazoietara  Hablando de Ciencia blogaren lehenengo dokumentala da. Blog honen sortzailea  Rubén Lijó da (@rubenlijo, director de HdC)  Documental honetan aurkezle, zuzendari, gidoiegile, editore 
eta ekoizle bezala aritzen da. 
Goza ezazue.
Abenduko zerua

Hubblesite taldearen bideoa abenduan izango dugun zeruari buruz.  Ipar hemisferioan.
Fernando Beltránek egindako azpitituluekin  canal de youtube La Costa de las Estrellas -arentzat.
Gauean ikus ditzakegun  planeten inguruan mintzo da :  Venus eta Jupiter (honek ia gau osoan). Eta konstelazioei buruz Perseo eta Cassiopea. Goizeko Planetak : Saturno eta Marte.
Gertaerak, Gemínidas-en euria gauerdian ( 13tik  14ra bitartean)  eta Ilargi eklipsea abenduaren 10ean, baina Europatik ezin izango dugu ikusi.




Baita ere Agrupación Astronómica de Huesca-k egindako bideoarekin osatuko dugu informazioa. 
Hilabete honetarako Aries konstelazioa aukeratu dute.
Hilabete honen bukaeran beste Soyuz kapsula (hiru astronautekin) bidaliko dute ISS-ra.









2011/12/07

Jaungoikoaren semeak ? - Escepticos

Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en hamaikagarren kapitulua.
Gaia : Jaungoikoaren semeak ?
Nola sortu zen Unibertsoa ? Eta nork sortu zuen ? Zientzia eta fedea bikote perfektua ? Beharrezkoa al da hezkuntza erlijiosoa ? Aitasantuak Afrikan "preserbatiboa"-ren erabilera ezeztatzea egokia al da ? Emakumearen presentzia erlijio munduan baztertua izan al da ?
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.

2011/12/06

Kepler-22 b, planeta berria ?

Gaur informazio iturri askok Kepler misioak planeta berri bat aurkitu duela komunikatu dute.
Gizakiok bizitzeko leku apropos bat izan daitekeela diote. Horrelako eta bestelako akats batzuk zuzentzeko merezi du Daniel Marin-en txokoan sartzea.




2011/11/28

Superstizioa ? 13 zenbakia ? - Escepticos
Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en hamargarren kapitulua.
Gaia : Superstizioa ? 13 zenbakia ?
13 zenbakia erabiltzeko arazoak al dituzu ? Zergatik ? Amuletoak erabiltzen al dituzu ? Oparituko al zenituzke ? Eskailera baten azpitik pasatzen al zara ? Katu beltzak zorte txarra al dakar ?
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.

2011/11/26

Gaur MSL Curiositty abiatu da


Badoa beste "rover" bat martitz aldera. Gaur egun Oportunitty roverra lanean dago Martitzen oraindik.
32 km egin ditu eta ia egunero argazki eta informazio asko bidaltzen du.
Abuztuan , dena ondo baldin badoa, MSL Curiositty "martitzeratuko" da.
Hemen hiru bideo : Jaurtiketa, roverraren "martitzeratzea" eta roverrak daraman espainiako teknologia azalpena.

2011/11/25

ISS-ko hiru astronautak lurreratu dira.

Sei hilabete ISS-an pasa eta gero hiru astronautak Lurrera iritsi dira. Dirudienez den dena ondo atera da. 


2011/11/21

Industria farmazeutikoa - Escepticos
Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en bederatzigarren kapitulua.
Gaia : Industria farmazeutikoa.
Zer da Gripe A? Nor dago bakunaren alde ? Gomendatuko al zenuke bakuna ?
Zein izan beharko litzake Industria farmazeutikoen lorpenak ? Zergatik ? Zer dira medikamendu generikoak ? 
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.

2011/11/16

Ongietorriak ISS-ra 

ISS-ko astronautek Soyuz-ean iritsi direnei harrera egiten 

Soyuz TMA 22

Gaur goizeko 10:15ean Soyuz TMA 22 ISS-arekin akoplatu da.

2011/11/14

 Osasuna = publizitatea ? - Escepticos
Astelehenetan eitb on-line 22:15ean eta ostegunetan eitb-n Escepticos-en zortzigarren kapitulua.
Gaia : Osasuna = publizitatea ?.
Actimel edaten al duzu ? Zergatik ? Gomendatuko al zenuke ?
Argaltzeko botika hartuko al zenuke ? Zergatik ? Gomendatuko zenuke?
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.


Gaur azaroak 14 hiru astronauta ISS aldera doaz

Hiru astronautak Antón Shkapliorov, Anatoli Ivanishin  eta NASA-ko Daniel Burbank dira Soyuz TMA 22 -an abiatu direnak.
Asteazkenean (azaroak 16) ISS-ra iritsiko dira eta ISS-an Poisk modulo errusiarrera akoplatuko dira.

2011/11/09

Homeopatia - Escepticos
Ostegunero bezala, eitb-n Escepticos-en zazpigarren kapitulua.
Gaia : Homeopatia.
Erabiltzen al duzu ? Gomendatuko al zenuke ? 
Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.

2011/11/06

Zientzia astea

Aurreko urtean bezala, EHU-k (euskal herriko unibertsitatea) Zientzia astea jardunaldia antolatu du aste honetarako Gasteiz, Bilbo eta Donostian.

Gure institutuko ikasleak osteguna eta ostiralean joango dira. Ostegunean (azaroak 10) 1. ziklokoak eta ostiralean (azaroak 11) 2. ziklokoak txanda dute bisita egiteko. Bisitaldiak 09:30ean hasi eta 11:00etan bukatuko dira.

 

2011/11/04

Zinematikako errepasoa egiteko







Ea zer moduz.

Iritsi da Progress ontzia elikagaiekin ISS-ra

Azaroaren 2an
Progress M-13M ISS-runtz (lurraren inguruan dabilen nazioarteko espazio ontzia ) abiatu den "kargero" bat da. Gidari gabekoa. Bere barruan mikrosatelite bat eta 50 elikagai mota desberdinak darama ISS-an dauden astronautentzat. : Michael Fossum (EEUU), Serguéi Vólkov (Rusia) y Satoshi Furukawa (Japón).



Azaroaren 14an
Roskosmos-eko Antón Shkapliorov eta Anatoli Ivanishin,  eta NASA-ko Daniel Burbank Soyuz TMA22an abiatuko dira ISS-runtz. ISS-ko hiru astronautak ordezkatuko dituzte. 

Azaroaren 22an
ISS-an ordezkatuak izan diren hiru astronautak Lurrera itzuliko dira Soyuz batean.








Azaroko zerua

Hemen ikus ditzakegu bi azalpen azaroan ikusi al dugun zeruari buruz. Noski, ipar hemisferiokoak dira. 
Lehenengoa Hubblesite taldeak egindako bideoa : 




Bigarrena Huescako astronomia taldeak egindakoa : 

2011/11/02

Ezkutuko zientzia - Escepticos

Ostegunero bezala, gaur eitb-n Escepticos-en seigarren kapitulua.
Gaia : Ezkutuko zientziak.
Sinisten al duzu exorcismoan, botere berezietan ? 
 Ikusi eta eman zure iritzia komentarioen bidez.
  
 

2011/10/27

Zinematikako sakontze ariketak 

Saia zaitez ariketa hauek osatzen.
Zalantzak badituzu, komenta itzazu.
Ariketak bukatzerakoan, bidali itzazu  
Bidaltzeko azken data : Azaroaren 4a zinematikariketak
Transgenikoak

Gaur Eitb-ko Escepticos programan bostgarren kapitulua emango dute. Transgenikoak aztertuko dituzte.
Nahiko gai polemikoa da. Komeni da ikustea kontzeptuak argitzeko.
Badakizue, astelehenean on-line ikusi daitekeela eta gaur telebistan.  
Zihur nago gustatuko zaizuela.

2011/10/25


zinematikaeskema

2011/10/21

ARDOAREN ELABORAZIOA


Hemen ikusten den aurkezpena ardo mota desberdinen elaborazioa da.
Ardotegiko bisita eginda gero gauza batzuk gogoratzeko.



2011/10/17

Extralurtarrak bai ? Ez?


Beti hain "interesgarria" eta erakargarri izan den gaia landuko dute Escepticos programakoek ostegunean (egun aldaketa) betiko orduan.

Astelehenetan eitb-k internet bidez zuzenean emango du :

Sinisten al dugu OVNI delako fenomenoetan ? Eta Nolakoak dira extralurtarrak ? Antenak al dituzte ?


 Azter dezagun.

2011/10/13

DIPC-eko berri bat :

Neutrinos: Einstein seguramente tiene razón - Conferencia del catedrático de Física Teórica de la Universidad de Barcelona, José Ignacio Latorre, sobre el experimento OPERA del CERN, donde parecen haberse observado neutrinos viajando a mayor velocidad que la luz, lo que contradice las predicciones de la teoría de la relatividad especial de Einstein. 
Sala kutxa Andia, 5 octubre de 2011.


2011/10/11

2011/10/03

Dena idatzita al dago ?

Gaurko kapituloan Astrologia aztertuko dute : non sortu zen, nori interesatzen zaion eta pentsakera superstiziosoan parte hartzen duten mekanismo psikologikoak

                       
Urriko zerua


Lehenik Hubblesitek egindako bideoa ipar hemisferiorako :



Bigarren bideoa Huescako astronomia taldeak egindakoa : 


2011/09/27

Escepticos-en aurtengo lehenengo kapitulua: " ¿A tí te funciona ?"

Atzo 22:15ean Etb2-an Escepticos saioa hasi zen. Ikusi ez duzuenontzat hemen duzue kapitulua.
"Medikuntza alternatiboari" buruz da. Ea zer deritzozuen.

2011/09/26

Gaur etb2an Escepticos programa hasten da.

Gaur gauean Escepticos programa hasiko da. 22:15ean (20:15UT) .Zientziaren barruko gaiak landuko ditu.

Aurreko urtean, urtarrilean, " ¿ Fuimos a la Luna ?" kapituloa eman zuten.  Hemen duzue kapitulo hori.




Gaurko kapitulua azkena ez dela izango abisatu dute. Programazioa hemen behean dago. Lehenengo programa honetan “¿A tí te funciona?“ izenburuarekin medikuntza ez-ohikoa landuko dute. Programazioa honako hau da

Programarekin batera Escépticos tiene también un blog, -ean kapituluaren informazioa eta eztabaiden ordutegiak komunikatuko ditu. Ehu-ko Paraninfoan egingo dituzte, Bilbon..

2011/09/15

Iraileko zerua


Hilabete honetarako ipar hemisferioko zeruari buruz Hubblesite taldearen bideoa jarri dut.
Ingeleraz dago. Baina azpitituluak gazteleraz.Itzulpena Fernando Beltranek eginda bere youtube-ko kanal batean duen La Costa de las Estrellas -arentzat.






Hilabete honetako beste bideo bat. Oraingoan Agrupación Astronómica de Huesca eginda. Aurrekoaren osagarri., Bideo honek Cefeo eta Casiopea erakusten ditu mitologia erabiliaz eta zeruan behatu daitezkeen objektuak deskribatuaz.. Gainera planeten behaketarako zein baldintza ditugun ere haipatzen da (Venus, Mercurio, Marte, Saturno eta Jupiter).


Kaixo. Hemen hasiko gara neurketen sarreratxoa egiten

2011/09/12

Neurketak

Neurketak